GAURKO OGI APURRAK, BIHARKO GOSEA
GAURKO OGI APURRA, BIHARKO GOSEA
31/03 dekretu legearen analisia
Aurreko martxoaren 31ean, Espainiako Gobernuak lege dekretu bat martxan jarri zuen, non neurri ekonomiko eta sozial ezberdinak ezarri zituen; “enplegua babestea, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laguntzak ematea eta egitura produktiboa mantentzea”. Neurri hauen artean, batzuk etxebizitzaren arloan eragin zuzena dute, batez ere alokairuan. Testu honen bitartez, alokairuaren neurrien arloari helduko diogu:
Hasteko, neurrien laburpen bat aurkeztuko dugu, jarraiki, hauek klase perspektibatik aztertuko ditugu, hau da, dekretuaren esentzia erreformista azaleratuko dugu eta honek, epe motz eta luzera proletargoarengan nola eragingo duen; amaitzeko, klase borrokaren testuinguruan gako politiko ezberdinak emango ditugu, gure praxi politikoaren oinarri direnak.
“Alokairuaren eta zaurgarritasun egoeran dauden maizterrei” laguntzeko neurriaren laburpen bat egingo dugu:
-Lehenik eta behin, zaurgarritasun egoeran dauden etxeen eta beste etxebizitza alternatibarik ez dutenen etxegabetzea eten da; alarma egoera indarrean jarri zenetik 6 hilabeterarte.
-Hortaz, neurri berdinarekin jarraituz, alarma egoerak indarrean jarraitzen duen bitartean, etxeko kontsumitzaileei ezin izango dizkiete oinarrizko baliabideak eten (elektrizitatea, ura, gasa, mugikorra eta telekomunikazio finkoa)
-Alokatzaileen aldetik botere gehiegikeria ekiditeko, 3 hilabetetan amaitzen diren alokairuen kontratuak, automatikoki 6 hilabetetara luzatuko dira.
Etxebizitzaren inguruko neurri orokor hauez gain, “zaugarritasun egoeran dauden maizterren” alokairua hilabete batzuk atzeratuko dute, aldez aurretik Gobernuak zenbait neurri ezarri ditu, alokairuan laguntza zuzenak emateko. Aurretik argitaratutako eskemari jarraiki, laguntza hauek horrela laburtu genitzake:
1.Laguntzak jaso ahal izateko, maizterrek egoera sozial eta ekonomiko zaurgarrian daudela erakutsi edo justifikatu beharko dute, aurretik baldintza hauek bete beharko dituzte:
-Etxebizitza jabetzarik ez edukitzea
-Funtsezko diru sarreren galera COVID-19aren ondorioz: ERTE, paro,etab..
-Eskaera egin aurretiko hilabeteko diru sarrerek, IPREM-a hiru aldiz ez gainditzea (1613,52€);
-Oinarrizko baliabideen eta errentaren ordainketa diru sarreren %35a baino gehiago izatea.
2. Alokatutako etxebizitzaren jabea enpresa, entitate publiko edo jabe handia (hots, 10 etxebizitza baino gehiagoren jabea) denean, aukera bi daude:
-Errentaren atzeratzea, alarma egoera indarrean dagoen bitartean edota gehienez 4 hilabetez luzatzea. Kasu honetan, pilatuko luketen zorra 3 urtetan itzuli beharko lukete maizterrek (kontratua urtebetekoa balitz, mugagabea beharrean,epea murriztuko litzake).
-Errentaren %50eko murrizketa, alarma egoera indarrean dagoen bitartean edoeta gehienez 4 hilabetetan luza daitekeena.
3. Alokatzailea 10 ondasun baino gutxiago dituenean, (“jabe txikia” bezala ezagutua) ordainketa murriztua edo atzeratua era bolondresean onartu dezake, jabe handiei kasuko baldintzak ezarriz. Jabe txikiak onartuko ez balu, maizterrak errenta laguntzak eskatu beharko lituzke, bi era nagusitan:
-ICO, banku publikoak, banku ezberdinei abalak emango dizkie hauek mikrokredituak bermatu ditzaten. Interes gabeko mailegu hauek 14 urteko epean bueltatu ahalko dira.
-Alokairuetarako 900€ko laguntzak. Autonomia Erkidegoen esku geratzen dira kantitate eta baldintzen kondizioak.
Agente sozial eta kolektibo politiko ezberdinek, Gobernuak emandako laguntza nahikoa ez izana adierazi duten arren, neurri oso progresistak direla esan beharra daukagu; baina, kasu konkretu honetan, beraien helburua testuinguruan kokaturik ulertu behar da. Neurrien egin beharra edo funtzioa ez da proletargoaren miseria estrukturala leuntzea, baizik eta, unean uneko miseria leuntzea, horrela, osasun krisiak dirauen bitartean, eztanda sozialik ez emateko eta aldi berean, kapitalaren interesak babesteko.
Ideia hau, dekretuaren aurretiko bi faktore kontuan harturik azaleratzen da: Hasieran, Gobernuak proposatutako neurriak dekretuan onartutako neurriekin alderatzen baditugu, argi dago, adibidez, alokairuen prezioaren erregulazioarekin zerikusia zuten neurriak desagertu egin direla. Oraindik gehiago antzeman daiteke, martxoko dekretua PSOE eta Podemosen artean urtarrilean egindako etxebizitza paktuarekin konparatzen badugu; etxebizitza sozialen handitzea, alokairuen prezioei mugak jartzea, etab… Izan ere, dektretuak kapitalisten interesak defendatzen ditu: beraien merkantzien kotrolarekin jarraitzen dute eta kasu txarrenean, beraien irabaziak hilabete bat atzeratzen dituzte.
Estatus quoaren perspektibatik, denboraldi baterako barrerak sortu dituzte, amorru soziala gelditu eta hurrengo hilabeteetan sakabanatzeko, hau horrela, amorrua ez da osasun krisiak irauten duen denboraldian pilaturik agertuko. Gaur egungo egoerak, osasun krisi eta ekonomikoak, zein estatuak hartutako neurri basatiek, gizartearengan egonezin nabarmena sortu dute, eta ondorioz, une honek eztanda egiteko izugarrizko indarra du. Gaurko ogi apurra, biharko gosea. Gaur eguneko Drakonek ondo daki hori, eta horregatik neurri hain progresistak hartu ditu, momentuan egonezina leuntzeko.
Guzti hau Estatuaren ikuspuntutik. Baina zer gertatuko litzake neurri horiek desjabetuen dagoen proletargoaren optikatik aztertzen baditugu? Bada, miseria soziala leuntzeko ere, dekretua urria dela konturatuko ginateke, epe ertain zein luzean. Dekretuaren berehalako ondorioak aztertu ditzagun, beraz:
Hasteko, osasun krisiaren kontra hartutako neurriengandik eraginduak izan diren pertsonei emango zaizkie laguntzak. Horrela, zaurgarritasun sozial eta ekonomikoaren egoerak, coronavirusaren berrikuntza bat dirudi bat batean, eta ez kapitalismoaren izurrite sahiestezina. Izan ere, zaurgarritasun egoeraren aurrexistentzia ezagutzen denean ere, laguntzak jasotzeko baldintzek, COVID-19aren ondorioak frogatzea eskatzen dute (paroa, ERTEa, etb. ).
Bigarrenik, oso esanguratsua den puntu bat aurkitzen dugu, erreformismoaren eta honek legezkotasunarekiko duen obsesioaren oinarrizko aspektu bat osatzen duena. Alokairuarentzako laguntzek, krisiaren aurretik “zaurgarritasun egoeran” zeuden eta, aldiz, legalki babestuak ez dauden pertsonak alde batera uzten dituzte: alokairu kontraturik ez zutenak, lan kontraturik ez zutenak, erroldarik gabekoak, etb. Azken finean, beraien biziraupena burgesiaren legezkotasunaren ustezko unibertsaltasunetik kanpo garatzen duten pertsona guztiak. Hau da proletargoaren kaparik desjabetuena, baldintza prekarioenak dituena, eta erreformismoak guztiz babesgabe uzten duena. Kapa honentzako, Estatuaren neurriak, burokrazia, denbora galtzea eta paperen gastua besterik ez dira. Dekretua lehen aldiz irakurtzearekin batera, progresisten kimera zartatu egiten da, eta bere pitzadurak, aurretiko ordena sozialaren itzulera moduan agertzen zaizkigu.
Alarma egoera amaitzen deneko dekretuaren ondorioak aztertu ditzagun orain.
Gobernuak, alokairuen prezioa ez erregulatzea eta biziraupen bitartekoen kontrola jabe handien eskuetan uztea hautatu duela aipatu dugu. Proletargoarengan, hautu honen bi ondoriok eragingo dute, batek zuzenean eta besteak zeharka. Lehenik, testuinguru batean non langabezi tasa igotzea eta soldatak jeistea oso gertagarria den, langile klasearen kapa handi batek aurretik ordaintzen zuen alokairu bera ordaindu ezin izatea posible da. Hemendik hasita, etxebizitzarekiko baldintza materialen okerragotzea, etxegabetzeak, eta abarrekin jarraituz, alarma egoera aurretik zegoena baina maila larriagora iritsiz.
Bigarrenik, krisi kapitalistaren testuinguru orotan, zentralizazio prozesuak sustatzen dira, eta etxebizitzaren merkatuan ere, hau aplikatzen da. Coronavirusa iritsi aurretik jada, aipatutako merkatua jabe handiek gidatzen zuten (bankuak, putre funtsak, etb.) alokairu erregimenean dauden etxebizitzen masaren kontrolaren bitartez, hauen prezioa nahi duten modura erregulatuz. Krisi berri honi esker eta jabe txikien galeren bitartez, espero liteke etxebizitza kopuru handiagoa eskuratzea. Etxebizitza-merkantzia formako kapitalaren zentralizazio prozesuak, merkatuan are eta botere handiagoa emango die, eta alokairuen prezioen atzean ezkutatzen den klase harremana sakonduko du.
Orain, neurriak emandako “momentuko lasaitasunak” alde batera utzita, proletargoaren antolakuntzaren luzera begirako perspektibatik, gure interesen testuinguruan kokatuz aztertu behar ditugu. Izan ere, osasun krisiaren kudeaketaren ondorioz, Etxebizitza Sindikatuko jardunaren antolakuntzako hipotesiak baieztatuak izan dira. Alde batetik, erreformismoaren bidearen ukazioa indartua ikusten dugu, indar metaketaren noranzko estrategikoan, instituzio proletargoaren sorrera botere proletargoa sortzeko. Bestetik, proletarizazio prozesua gure estrategiaren oinarri analitikoan kokaturik dagoela agerikoa da eta hortaz, gure klase antolakuntzaren apostua sustatzen duela.
Erreformismoarekin amaitzeko, hausnarketa batzuk gehituko ditugu: Orokorrean, erreformismoaren edozein neurri, euste-neurriak dira. Izan ere, erreformismoa, kapitalismoak sortzen dituen kontraesan politikoak lasaitzeko balio du, gizarteko ekoizle zuzenen desjabetzearen ondorioak eta produkzio moduen hormetan dagoen miseria estrukturala leuntzeko. Beste modu batera esanda, proletargoaren antolakuntza autonomo oro gelditzeko balio du eta akumulazio prozesua berdin jarraitzea bermatzen du, inongo oztoporik gabe.
Kapitalismoaren irudia desegitea ez da erraza, ontasun politiko eta humanitatearen irudia atzean gordetzen baita. Baina, argi geratzen da alokairuen laguntza erreformista partziala, une baterako arazoa geldiarazten ari den erreformismo bat dela, horrela erreformismoaren irudia azaleratuz: euste-soziala eta ezer gehiago. Aurretik azaldu bezala, dekretuan hitzartutako epeak ikusiz, argi uste da gaurko ogi apurra, 6 hilabete barruko gosea dela. Neurriek larrialdi egoera hau moteltzea aurreikusia dute eta matxinada posiblea gelditzea. Zentzu honetan, alderdi izaera edo irudia zatikaturik agertzen da, momentuko Gorbernuaren kontrako jarrera sortuko da, baina Estatuaren irudia ez da okerrara joango. Gainera, epe ertain luzera lan indarraren kostua merketu egingo da, burgesiaren akumulazio prozesua sustatzeko lan erreformak aurrera eramaten badira batez ere. Beste modu batera esanda, Estatuko sektore batzuek gutxien babestutako herritarren beharriko kezka erreala izan arren, oinarrian, beraien ekintzek epe ertainera herritarren bizi baldintzak okertuko dituzte.
Egungo koiuntarak, erreformaren bidea zein den azpimarratu eta askatasun erreal sozial bat eraikitzeko prozesuaren konpromezua hartzetik haratago, gure momentuko bizi baldintzak defendatzen ditu, iraunaldiak irauten duen bitarteko balio osoak onartuz. Baina, gehien bat hastear dagoen krisiarekin Etxebizitza Sindikatuak eta Ildo Sozialistak egindako hipotesi orokor batzuk indartu ditu.
Sistema kapitalistaren dekadentziak azkartze prozesu nabarmen bat izan du, produkzioaren eteteak eragindako krisia dela onartuz. Baina ezin diogu krisi ekonomiko osoa, osasun krisiaren kudeaketari soilik egotzi. Izan ere, azken krisiaren efektu ekonomikoak, COVID-19a baino aurretik egon diren tendentziak gehitu ditu, fenomeno honi esker gorde direnak, baina hurrengo hilabeteetan eztanda egingo duen krisiaren kausa errealak direnak (Txina eta EEUUren arteko gerra komertziala, merkatu finantziarioaren ezegonkortasuna, etab…). Datozen hilabeteetan, argi utzi beharra daukagu, coronavirusa ez dela krisia ekarri duen zorigaitza. Gainera, geroz eta agerikoagoa da kapitalismoaren tendentzia proletarizazio prozesuan. Langile klasearen bizi baldintzak gainbeheran doaz, ez soilik denboraldi baterako, kezkaz beteriko eta bermerik gabeko etorkizunaren zain geratuz.
Europako estatu geihenek, osasun krisia geldiarazteko hartu dituzten neurriak, zor ekonomiko publikoaren haunditzean oinarritzen dira. Estatua zorpeturik egonda ere, burgesiaren interesak babesten ditu, eztanda soziala eta klase amorrua gelditzeko zein, gainbalio produktiboaren egituraren desegitea bermatzeko. Honen erakus lehio dira, orokorrean Alarma egoeraren neurri ekonomikoaren kudeaketaz aparte, alokairuan maizterrei emandako mikrokredituen bidezko laguntzak. Estatuak %100a ez ordaintzearen arriskua bere gain harzeko hatua egin du, bankuei kredituak ziurtatuz, jabeei euro bat bera ere galtzen utzi aurretik. Mikrokedituak ICOren bitartez bermatzen dira, hots, Estatuko agentzia finantzarioa. Berau, kapitalaren merkatu internazionaletan finantziatzen da, estatuko subentzio eta diru publikorik gabe. ICOren kaudimen maila mantentzeko, estatuak urteko ekarpenak eman ahal dizkio. Aurreikusi dezakegu, maizterren kaudimena krisi ekonomikoaren ondorioz jaitsiko dela, hortaz, ICOk kapital galera nabarmenari aurre egin beharko diola, ondorioz, bere kaudimena kolokan jarri daiteke. Kasu honetan, Estatuak esku hartu beharko du, diru likidezia sartuz ICOren diru iturrietan. Estatuaren uneko zor publikoa zuzenean haunditurik aurkeztu ez den arren, epe ertainean hortan bilakatuko da.
Zor publikoaren handitze bat aurreikusi daitekeela argi dago, baina, nork eta zein baldintzetan ordainduko du zor hori?
Lehenik eta behin, kapitalismoan, aberastasun sozial mota guztiak lan denboraren lapurretaren bitartez sortuak daude, gainbalioaren ekoizpenerako mekanismoen bitartez. Bankuetan zehar mugitzen den diruak ere, jatorri bera du, eta kreditu sistemak aberastasun horren jatorria ezkutatu besterik ez du egiten, dirua sortzen duen diru gisa agerraraziz. Hortaz, zor publikoaren handitzea langileen desjabetzeari esker ematen da, zuzenean finantzatzen dutelarik.
Bigarrenik, “nazio baten aberastasuna” kontsideratzen den horren baitan, zor publikoa da proletargoa partaide den eremu bakarra. Alarma egoeraren ondoren ekonomia indarberritzen bada, jabeek ez dute ezer galduko, baina proletargoak, zuzenean nahiz zeharka, bere zorra ordaindu beharko du, osasun krisiaren aurretiko izaera berdinean, baina banakako- zein zor publiko gehiagorekin. Burgesiaren akumulazio gaitasuna murrizten bada, ordea, ekonomia bultzatzeko neurriak hartuko dira proletargoaren kontura, pandemia gelditzeko neurrien ondorioz zorrez beteta jarraitzeaz aparte, lanik eta berregituratzeko gaitasunik gabe aurkituko dena. Hortaz, teorian gure epe motzerako egoera hobetzeko diren neurriak (epe motzean ere urriak direla ikusi dugularik), epe ertaineko egoera okertuz soilik lortuko dira.
Erreformismo eta sozialdemokraziak zor publiko guzti hori sortu eta kudeatzeko gaitasuna eduki arren, zorra ordaintzen duena langile klasea izango da, bere izerdi eta odolarekin, klase harreman despotikoa zein proletarizazio prozesua sakontzen dituen krisi kapitalistan murgildurik baitago. Jakin badakigu, alternatiba komunistarik gabe, proletargoa harreman kaltegarri honetan bizirautera kondenatua dagoela, erreformaren lasaigarriekin konformatzera behartua. Egoera honen aurrean irtenbide bakarra ageri zaigu orduan: doako etxebizitza, unibertsala eta kalitatezkoa, gizarte komunista.
Nada es imposible, todo se organiza.